XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire etsaiak, ahoa loturik baina lehengo asmo makur berberekin jarraitzen baitzuen, nola edo hala lortu zuen nik neure buruari desohore egin niola iradokitzea borroka-zelaitik alde egitean.

Baina hori koronelak egin zuen gauza bera zen, eta honek aitortua zuen, bere ohore- eta pirata-hitzaren pean, borroka-zelaitik alde egitea, bataila galduta dagoenean, ez dela inolako desohorea.

Ez koldar, ez errudun ez nintzelako sententzia ematera zihoazen, eta nire neskalagun loretsua prozesioan itzuliko zidaten besoetara; baina une hartan ustekabeko gertakari batek goibeldu zuen guztion poza.

Nor izango eta Frantziako enperadorearen izeba, etorri eta hari ileetatik heldu ziona.

Deliberazioak supituki bukatu ziren, eta epaiketa iskanbila batean amaitu zen.